• Manso Hermanos
  • Manso Hermanos
  • Manso Hermanos
  • Manso Hermanos

GURE HISTORIA

XIX. MENDE AMAIERA
Lehen urratsak
Gure aitona Benito Nafarroako Armañanzas herritik Bergarara bizitzera joango da eta taberna bateko arduraduna izateaz gain, ontziratu gabeko ardoaren salmenta nagusi duen negozioa sortuko du.
1920
BENITO ETA ENRIQUE
Benito, gure aitona, eta bere anaia Enriquek banantzea erabakiko dute eta ontziratu gabeko ardoren salmenta negozioo berri bat abian jarriko dute.
1970
Eraikinak
1970.urtean egungo eraikina jasoko da; Gaston eta Moises izango dira negozioaren arduradunak. Bestalde, ardoaren biltegiratzerako erabiliko den bodega eta ontziratutako ardoa merkaturatzeko botilaratze akinaren solairua eratuko dira. Gastonek ardoen inguruan duen ezagutza nabarmena dela eta, kalitate goreneko ardoak ontziratuko dira.
1970
Eskualdeen hedapena
Garai honetan Errioxako ardoen prezioek gorakada nabarmena jasango dute; ondorioz, beste eskualde batzuetako ardoaz hornitu beharra izango dute, beti ere, kalitatea eta Errioxar barietatea, Tempranilloa, zainduz.
1998
Azken belaunaldia
1998an azken belaunaldia sartuko da: Pedro, Miguel, Carmen eta Iñigo, Gastonen seme alabak. Hauek ardoaren salmentari beste bira bat emango diote, eskualde zein zonalde ezberdinetako ardoen salmenta eta banaketarekin; beti ere, beraien jatorria islatuko duten kalitatezko ardoak eskainiz.
2006
Nazioarteko ardoak
“Mundu Zaharreko” ardoak saltzen/banatzen hasiko dira; bereziki, Frantzia, Italia, Alemania, Austria eta Portugaleko zonalde ospetsuenetakoak.
2010
Hozkailua
Nabe hotza delakoa eraikiko da, ardoak aldaketarik gabeko tenperaturan mantendu eta biltegiratzeko.